Zer da Jokoan?

	

Mahai-jokoen Jokoan/En juego jaialdian, lagunen arteko jokoen edo mahai-jokoen bitarteko denontzako aisialdi proposamena da.

Hemen hamaika joko ezberdinetara jolasten irakatsiko dizugu, txapelketetan izena eman, zozketetan parte hartu, etab. Dibertsiorik beteriko asteburua!

Zure erlauntza propioa eraiki, espezia merkatua menperatu, trenbideen jabea bihurtu, erreflexu azkarrenak dituzula frogatu edo zure ezaguera Trivial partida baten erakutsi. Hauek Jokoan/En juego mahai-joko jaialdian aurkitu ahal duzunaren adibide batzuk baino ez dira. Beraz, bakarrik, bikotearekin, lagunekin edota familiarekin etortzekotan, zure zain gaude!

Behin behineko egitaraua

Lanean ari gara iada Jokoan 2017 mahai joko jaialdiaren edizio berrian.

Iaz egindakoari begirada bat emateko, gure facebook-eko orrialdea bisita dezakezu argazkiak ikusteko: Facebook-eko orrialdea

+..